<?xml version="1.0" encoding="UTF-8"?>
<reviews itemIdentifier="Spam_Detect">
  <review>
    <reviewbody>ARTO ARTIAN&#13;
&#13;
XABIER ERKIZIA: [spam detect] . 2008 - Hamaika . CDR / 8,00 €&#13;
&#13;
Soinu-artista honek informazioaren, entzumenaren, eta atentzioaren gaiei arreta jarriz  spam-aren ideian oinarrituriko soinu-lan kontzeptuala da. Spammer ezezagun, asmatutako pertsona eta errobotei eskainitako 14 soinuzko pieza. Diska hau  posta elektroniko bidez egunero jasotako zabor mezuen itzulpen lan bat da. Publizitatea eta iruzurra soinu bihurtua. Spam musika, azken finean.&#13;
&#13;
Trabajo sonoro conceptual en el que este artista sonoro navarro trabaja sobre la idea de spam en relación la información, la escucha y la atención. 14 piezas sonoras dedicadas a spammers anónimos, personas inexistentes, robots… Un ejercicio de traducción de mensajes basura recibidos diariamente en el buzón de correo. Publicidad y mentira convertidas en sonido. A fin de cuentas, música spam.&#13;
&#13;
Conceptual soundwork of this sound artist that works on the idea of spam in relation to information, listening and attention. 14 sound pieces dedicated to anonimous spammers, non-existing people, robots… An attempt to translate daily received bulk messages in a mailbox. Advertising and lies converted to sound. After all, spam music.&#13;
&#13;
============&#13;
VITAL WEEKLY&#13;
============&#13;
number 645 week 39&#13;
&#13;
XABIER ERKIZIA - [SPAM DETECT] (CDR by Hamaika)&#13;
There was no entry for the Basque country, which is perhaps odd, since the country has a lively noise scene. More than Doornen, it seems to me that Xabier Erkizia deals with a conceptual approach to the noise at hand. I must say 'seems', since I can't read any of the liner notes. So my best guess is that spam, in whatever form, is the basic material to generate the sounds here. Loud noise, lots of earpiercing feedback, dirty and gritty, but occasionally Erzikia takes back 'control' and things move into an area which is less 'noise' - tranquility even? Whatever it is that he does - opening spam in a sound editor seems one logical starting point - he does it with great style. Tracks ranging from a handful of seconds to eight minutes with enough variation and speed keeps things going. Think Mattin meeting Ikeda - if that would make any sense at all. For me it does. (FdW)&#13;
&#13;
.&#13;
.&#13;
GAUR8 (GARA &amp; LE JOURNAL DU PAYS BASQUE)&#13;
Publizitatea eta iruzurra soinu bihurtuta&#13;
&#13;
Iratxe Esnaola&#13;
&#13;
2008ko Urriaren 24a&#13;
“Spam Detect” da Xabier Erkiziaren azken lanaren izenburua. Hamalau soinu piezak osatzen dute bere azken soinu-lan kontzeptual hau eta, izenak ondotxo adierazten duen moduan, soinu pieza horien oinarria jatorri eta helburu ezezaguna duten mezu elektroniko ez desiratu horiek dira: spam-a.&#13;
&#13;
Xabier Erkizia eta soinua&#13;
&#13;
Xabier Erkizia soinu-artista Lesakan jaio zen, 1975ean. Musikaria, produktorea eta kazetaria da. Artelekuko AUDIOLAB soinu departamentuaren (www.arteleku.net/4.1/blog/audiolab) koordinatzailea da eta ERTZ jaialdia zuzentzen du urtero (www.ertza.net).&#13;
&#13;
Sormen handiko soinu-artista da Xabier Erkizia. Berritzailea. Jende, soinu eta formatu ezberdinen ikerketa eta saiakeran oinarritzen du bere lana. Bakarka zein taldeka. Aurrez prestatutako formatuetan edo modu inprobisatuan. Proiektu askotan hartu du eta hartzen du parte. Bota begirada bat: «www.ertza.net/ eusk/artistak/erkizia.html».&#13;
&#13;
Ordenagailuarekin egiten du lan. «Ordenagailuak soinuaren plastikotasuna ikaragarri erraztu du», esan zuen Jon Benitok iaz egindako elkarrizketa batean. «Soinua frekuentzia mota guztietara zabaltzeko aukerek, analisi sistema ezberdinak baliatzeko moduek, soinu beraren beste ikuspegi teknikoago bat ematen dute, eta moldatzeko gaitasuna ere handiagoa da orain».&#13;
&#13;
Ordenagailua du bidaide, baina ordenagailuari soinu asko gehitzen dizkio. Xabierren beraren hitzetan: «Niri soinua interesatzen zait, eta soinuaren baitan entzumena, soinua bera lantzeko modua baino gehiago». Soinua eta musika ere banandu egiten ditu, ezberdin deskribatzen ditu: «Musika soinuaren familia da eta nik nahiago dut soinuaz hitz egin, musika humanoagoa eta merkantilagoa baita».&#13;
&#13;
Soinuaren kontzepzio edo pertzepzio pertsonal hori da Xabier Erkiziaren lanen abiapuntua. Eta hortik abiatuz, hainbat disko argitaratu ditu. «Entresol» (2004) bere lehen iraupen luzeko lana da. Izenburua katalanez dago, eta «bi solairuen artean» esan nahi du. Lurraren eta pisu baten artean, entzungarria denaren eta entzungarria ez denaren artean, kokatzea bilatzen zuen. Izatearen eta ez izatearen artean. Isiltasunaren lurraldea lantzeko saiakera bat bezala uler daiteke. Eta helburu horrekin, tartean dauden soinuei erreferentzia egin nahi izan zien, askotan entzuteko gai ez garen soinu horiei, alegia. Disko hori hiru konposizioz osatuta dago, eta erdiguneari erreferentzia egite horretan, konposizio bakoitzak besteei forma ematen die. Zatitxo bat, honako helbidean dago entzungai: «www.artoartian.org/?p=32».&#13;
&#13;
Bere azken disko formako lana, «Spam Detect» da. Guztion egunerokotasunean presentzia handia duen spam-ari eskaini dio. Mota horretako mezu elektronikoei soinua jarri nahi izan die modu batean edo bestean; aldi berean, isiltasunaren zentzuarekin jolastuz.&#13;
&#13;
«Spam Detect»&#13;
&#13;
Zer da, baina, spam-a? Internet da spammer-ek gugana iristeko erabiltzen duten komunikazio kanala eta Interneteko komunikazio zerbitzurik eraginkorrena da beraien arma: posta elektronikoa. Spam-a spammer-ek bidalitako mezuak dira; posta elektronikoa modu gaizto eta ankerrean erabiltzearen ondorioa. Eskatu ez ditugun arren gure posta elektronikoko postontzira iristen diren mezu ez desiratu horiek guztiek osatzen dute, funtsean, spam-a.&#13;
&#13;
Jasotzen dugun spam-aren helburuak asko izan daitezke. Batzuetan produktu edo zerbitzuen publizitatea izango du oinarri. Beste batzuetan gure ordenagailua kaltetzekoa. Beste zenbait kasutan, gure emozio eta ilusioekin jolastuko dute, eta iruzurra muturrera eramango dute, gure postontzi propiora (elektronikoa bada ere) zuzen-zuzenean sartuz.&#13;
&#13;
Zenbait ikerketen arabera, Interneteko autopistan zirkulatzen duten mezuen %70 spam-a da. Mezu horietatik %40 baino gehiago AEBetatik dator (debekatua egon arren), %15 Hego Koreatik eta %12 Txinatik. Ez da txantxetarako kontua eta larritasun kutsua musikaren eremura eramaten du Xabierrek. «Spam-a eskatu ez dugun informazioa bada, musikaren kasuan eskandalua da, bizitzan zehar entzuten dugun musikaren %90a spam-a baita. Sortzeko momentuan interesgarria da kutsatzaile izan zaitezkeelaren jakitun izatea», adierazi du egileak.&#13;
&#13;
Desiratu eta eskatu ez dugun mezu elektronikoak dira, beraz, spam-a, eta horri doinua jarri nahi izan dio Xabierrek. Horri eskaini dio, hain zuzen ere, bere azken lana: «Spam Detect» (www.gatza.org/hamaika10.html).&#13;
&#13;
«Spam Detect» hamalau soinu piezaz osatutako bilduma da. Zarata bilduma gisa definitzen du Erkiziak. «Posta elektroniko bidez egunero jasotako zabor mezuen itzulpen lan bat da», dio egileak. «Publizitatea eta iruzurra soinu bihurtua, spam musika, finean», azaltzen amaitu du «Spam Detect» lanaren sortzaileak.&#13;
&#13;
Soinu pieza horietako bakoitzak, spam mezu baten gaia izan daitekeen izenburua du. «You are a good girl, for Nannete Scruggs», «Untitled, for Peter Makaba» edota «Viagra pills, for Angel Díaz» bezalako izenburuak ezarri dizkie «Spam Detect» diskoa osatzen duten hamalau soinu piezei.&#13;
&#13;
Horietako bat, «Real testimonials, for Hillary Benavides» izenekoa, entzungai dago sarean; hain zuzen ere, «www.artoartian.org/?p=206» atarian.&#13;
&#13;
Gainera, Erkiziaren «Spam Detect» lana copyleft lizentziapean zabaldu da (http://eu.wikipedia.org/wiki/Copyleft). Horrenbestez, lana bera kopiatu eta banatu egin daiteke, ekoizpen artistiko libre gisa. Beraz, badakizu: gozatu!&#13;
&#13;
Informazio gehiago lortzeko:&#13;
&#13;
http://www.ertza.net/&#13;
&#13;
http://www.artoartian.org/&#13;
.&#13;
NOIZ e-zine (Greece)&#13;
Xabier Erkizia - [Spam Detect] 2008&#13;
December 5, 2008 — noiz &#13;
&#13;
xabier erkizia - [spam detect]&#13;
[Hamaika, 2008]&#13;
genre: noise, electronica&#13;
Album Review by [thezeroeffect]&#13;
&#13;
xabiererkiziafront&#13;
&#13;
I’ve had this cd for quite some time,but haven’t gotten round putting a couple of lines together until now. The nice people of Hamaika a record label from Bilbao, in the Basque Country that releases a steady ammount of noise and improvisation electronic music through the internet were kind enough to mail us,this their latest release. This is Xabier Erkizia’s second release after his 2004 entresol for Greek Label Antifrost . Now, the first thing you notice is the clever, obviously homemade digipack that comes with the cd. whicj is a very nice touch. The liner notes are also very nicely done,containing what seem to be interesting information. Unfortunately, all note are in Basque. Now, in this release xabier translates spam emails into sound files, that he later uses to compose music. Quite an interesting method that is. The result itself is a fine piece of improvisation/glitch electronic music, with a wide span of styles through out the record. In the most quiet parts, it sounds like early-era Alva Noto.Quiet,structured.minimal. On the other hand, when it gets louder it gets way more choatic and noisier. All this is to be expected if you consider xabier’s composition method in this record. All tracks are dedicated to a specific spammer apert from Track 5, “Oda al spammer anonimo” (the title speaks for itself) the best moment in this record in my opinion. This is the one track that stands out, as a full composition. To me it sounded like the less improvised song. On the whole, this is a very interesting release, and i’me hoping to hearing more from Xabier Erkizia in the future. If you like the release hit the link to hamaika and learn more about them.&#13;
&#13;
download here a sample from the album&#13;
&#13;
[thezeroeffect]&#13;
.&#13;
ARTELEKU AUDIOLAB BLOG&#13;
[HAMAIKA10] XABIER ERKIZIA: [Spam detect]&#13;
December 16th, 2008 &#13;
&#13;
spam detect erkizia&#13;
&#13;
Umetan, tripako mina banuen, anaiek ziria sartzeko eta amorrarazteko esan ohi zidaten: “Ah, ba jo buruarekin mahaia, eta buruko minarekin ahaztuko zaizu tripakoa”. Lagun batek ere duela gutxi kontatzen zidan, arazo handi bat burutik kendu ezinik ibilia zela, harik eta arazo oraindik ere handiagoa azaldu eta lehena erabat ahaztu zuen arte. Estualdi ederrean gizona. Eta kontsolatzeko, hara non ez zaidan bururatzen niri ezer hobeagorik, “okerrago izan zitekeen” esatea baino.&#13;
Arazoa zuen Xabier Erkiziak ere, eta arazo horretan oinarrituta arazo handiagoa sortu du. Spama baino spam spamagoa egin du, bere posta elektronikoan egunero jasotzen duen zabor mezu mordo oldarkorra soinu bihurtuz eta lan are oldarkorragoa lortuaz. Diska jarri, eta belarrian min egiten dit, kaskoekin entzuten badut malkoak ateratzen dizkit, tentuz ibili behar dut soinu ekipoa hondatuko ez ote didan, katua zoratuta dabil eta erdia entzun aurretik buruko mina jartzen dit, eta ez dakit edo buruaz mahaia jo behar dudan, edo geratzen zaidan beste erdia entzutearekin nahikoa izango dudan daukadan mina ahazteko. Ordea, fisiologikoki oldarkorra izanda ere, lan ederra da, eta alde masokista azaleratuz, zentzuekin (sufrituaz) gozatu liteke. Formalki lan aberatsa da oso, eta diskako piezak ez dira ideiaren ilustrazio hutsak, berez sostengatzen diren konposizioak baizik. Eduki ideologikoek ere leku garrantzitsua dute hala ere, eta hori litzateke nafarraren diskografiara dakarren berritasun nagusiena. Pentsa genezake, 2004an argitaratutako Entresol lanarekin formalki nolabaiteko maisutasuna lortu ondoren, bidean aurrera egiteko erronka berriak jarri behar izan dizkiola Erkiziak bere buruari, eta ideia edo mezua lantzea izan da erronka kasu honetan. Alde hori da hain zuzen diska honetan zalantzak sortzen dizkidana. Zergatik dator CD batean eta zergatik saltzen da diska postu batean? Spama ez da desiratua, eta diska bat erostea, ekintza desiratu bat da. Zikloa guztiz ixteko, ez al litzateke egokiena spam bezala zabaltzea? E-mailez, edo kalean jarriaz, irratiz emitituaz…eguneroko informazio bonbardaketara batu eta jendeak benetan eskatu gabe entzun dezan? Spamaren salaketa da, edo goraipamena? Edo errealitate bat erakutsi besterik ez du egin nahi, exageratuaz argi uzteko zelako bonbardaketan bizi garen? Salaketa izatekotan, zilegi da horretarako spam gehiago sortzea?&#13;
&#13;
Horiek diska honen entzunaldiek burura ekartzen dizkidaten galdera eta iruzkinak. Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak kontutan hartu.&#13;
&#13;
Oier Iruretagoiena&#13;
4 Responses to “[HAMAIKA10] XABIER ERKIZIA: [Spam detect]”&#13;
&#13;
   1. Xabier Erkizia Says:&#13;
      December 17th, 2008 at 11:50 am&#13;
&#13;
      Aupa OIer,&#13;
&#13;
      lehenik eta behin eskerrik asko diska entzuteagatik eta diskari buruz idazten denbora pasatzeagatik. Zinez gustuko ditut zure hitzak baita mahai gainean jartzen dituzun galderak ere, azken finean galdera horiek baitira diskak seinalatu nahi dituenak. SPAM-aren arazoak hain zuzen ez du soilik NOLA entzuten dugun edo irakurtzen duguna seinalatzen, baizik ZERGATIK, eta zergatik horri begira hasizkero gure buruaren kontraerranetaz konturatu gara. Soinuarekin eta entzumenarekin ere antzeko zeozer gertatzen da: Zarataz kexu gara baina zarata “erosi” egiten dugu nolabait….autoen zarataz kexu gara baina denak ibili izan gara edo ibiltzen gara autoan, tabernetako edo pub-etako zaraten bolumenaz kexu gara baina denak sartu izan gara noizbait halakoren batean.. edo ez? eta gainera ordaindu egiten dugu “zarata” hori. Baita ongi ordaindu ere! Interneten ere antzeko zeozer gertatzen da. Zenbat konexio ordu ergel ordaintzen ditugu? Internet gure “errealitate” berria bada, nolatan ordaintzen dugu errealitate hori?&#13;
      Azkenean salaketa oro da (eta luzapenez adierazpen oro izan daiteke) zarata, hala nahi edo ez nahi izan. Ez baita bidaltzailea hori erabakitzen duena jasotzailea baizik. Norberak erabakitzen du beraz zer den informazio baliagarria eta zein ez. Hortaz galdera ez da iada zer den ona edo zer ez, baizik ba al dakigu ona dena ona ez denarekin alderatzen? ba al dakigu bata bertzearekin desberdintzen??&#13;
      Horixe da hain zuzen lan honen helburua, galdera horiek sortzea, eta bistan denez kasu batzuetan behintzat lortu du. Milesker.&#13;
&#13;
      x&#13;
   2. Oier Iruretagoiena Says:&#13;
      December 17th, 2008 at 2:44 pm&#13;
&#13;
      Spamaz kexatzeko spama sortzearen zilegitasunaz egindako galdera ongi erantzunda geratu da. Diozun moduan, denok gara zarata/spam sortzaile. Denak gara kexu baina aldi berean guk geuk sortutakoaz gara kexu. Buruarekin mahaiari ematen diogu, minaz kexatu, eta berriz buruarekin mahaiari ematen diogu. Denok egiten dugu zuk diska honetan egin duzuna.&#13;
      Baina haritik tiraka jarraitzearren…&#13;
      Zarata erosi egiten dugu, spama erosi egiten dugu, eta zaila da ona dena ona ez denarekin ezberdintzea. Baina zalantzak ditut, disko euskarrian eta Xabier Erkizia izenarekin sinatuta dagoen momentutik (eta diska postu batean Tzesne eta Mattinen ondoan) benetan spama ote den lan hau. Xabier Erkiziaren disko bat erosten duenak badaki aurretik nor den, badaki ez dela dantzarako musika alaia, badaki beste zerbait dela, eta jakingo du baloratzen eta gozatzen. Esan bezala, lan ederra eta gozagarria iruditzen bait zait niri. Sufritu egiten dut, bai, baina gozatu ere bai, adibidez Zbigniew Karkowskiren zuzenekoak gozatu eta sufritzen ditudan bezala. Diska erosten duenak diskan datorren hori da hain zuzen desiratzen duena, badaki diska ona izango dela, Xabier Erkiziak soinu pieza onak egiten dituelako. Esan nahi dudana da, oso errez aurreikusi litekeela dena. Spam bihurtuko litzateke benetan “engainuren” bat balego. Ez dakit, karibeko hondartza baten irudia balu azalean, edo Joxe Ripiau eta Caetano Velosoren diskoen alboan salduko balitz, edo egilearen izena gabe diskoaren titulua bakarrik balu. Orduan errazago eman liteke Xabier Erkizia nor ote den ideiarik ez duen batek diska erosi eta lan honekin aurkitzea. Egoera horretan bai, spam bihurtu liteke diska hau, spama erosi du erosle horrek. Diozun moduan, hartzaileak erabakitzen du zarata edo spama den edo ez, eta niretzat, “bertze musiken” zalea naizen aldetik, ez da spama. Hamaika zigiluaren edo Arto Artian banatzailearen berri izan dezaketen pertsonak nire antzekoak dira gehien-gehienak.&#13;
      Iruditzen zait benetan spam izateko beste era bateko zabalkundea beharko lukeela.&#13;
   3. xabier erkizia Says:&#13;
      December 17th, 2008 at 5:09 pm&#13;
&#13;
      Ados egon gaitezke aipatzen dituzun zenbait gauzetan, baina:&#13;
      - Zuk XE izena ezagutzun duzun bezala, jende gehienak ez du ezagutzen zer egiten duen ere, beraz soilik zirkulu oso ttiki batean balio du izenaren kontu horrek. Diska zirkulu hortara zuzenduta dagoela? ba, baliteke, baina ez kontzeptualki… beharbada argitaratzeko orduan ditugun mugek (ekonomikoak nagusiki) hori pentsatzera eramaten gaituzte, baina halaere uste dut diskaren azla ikusi dezaketen guzien artean gehiago izanen direla SPAM DETECT ulertzen dutenak nere izena baino….&#13;
      - Eta barrenerago joanez, zalantza haundiak ditut aipatzen dituzun zenbait gauzen inguruan, adibidez “soinu pieza onak egiten dituelako” edo “(erosten duenak) badaki ez dela dantzarako musika alaia, badaki beste zerbait dela, eta jakingo du baloratzen eta gozatzen”… zalantza haundiak sortzen dizkidate bi esaldiok eta gehiago erranen nuke ez nago ados, edo hobe, ez nuke ados egon beharko!! jajaja Nik neunek ez dakit nere lana identifikatzen duten arrastoak zein diren, eta adibide bat emateagatik orain arte argitaratutako lanak begiratzen hasizkero konturatuko zara “dantzarako musika alaia” ere topatuko duzula…tira, beharbada ez hain alaia, baina dantzarako beharbada bai..jajaja&#13;
&#13;
      baina, nahiz eta gauza guziekin ados ez egon, ulertzen dut zer erran nahi duzun. Eta horrek spam-a nola jasotzen dugun arazoarekin ere badu erlaziorik. Alde batetik spam-a publizitatea izateaz gain iruzurra ere bada, alegia aunitzetan iristen zaizkigun ezagunak diren pertsonen emailak baina azkenean spam mezuak direnak, alegia mezu “izkutuak”, iruzurrak… eta hori ere kontutan hartu behar da, nagusiki lehen aipatu dituzun kontu horiengatik, espektatibengatik alegia…. eta zentzu hortan uste dut zalantza sortzeko adina ematen duela lanak. beharbada entzun aitzinetik gehiago entuzn ondotik baino, baina spam-a ere horrela izan ohi da!&#13;
      Zuk zure esperientziaz spam ez dela onartu baduzu, bikain! pozten naiz erabaki hori hartu izanaz (nagusiki zuk hartu duzulako, zure erantzunkizunez), baina izanen dira ere viagra mezuak errezelo haundiz gordetzen dituztenak, edo iruzurrak sinetsiko dituztenak, ezta? jajajaja….&#13;
&#13;
.</reviewbody>
    <reviewtitle>Reviews</reviewtitle>
    <reviewer>gatza</reviewer>
    <reviewdate>2009-01-15 04:41:51</reviewdate>
    <createdate>2009-01-15 04:41:51</createdate>
    <stars>5</stars>
  </review>
  <info>
    <num_reviews>1</num_reviews>
    <avg_rating>5.00</avg_rating>
  </info>
</reviews>
